Enpresa

Patés y Piparra Zubia. eskoriatzan kokatua dagoen familia enpresa, 1982. urtean sortu zuen José Luis Zubia jaunak frantzian zenbait urtetako ikastaldia burutu ondoren.

Bere ibilbidea, zeukan harategiko lantokian hasi zuen bi pate mota eginez. Berehala lortu zuen arrakasta haundia eta pixkanaka bere produktuen eskaria haunditzen joan zen.1987-an pausu garrantzitsu bat ematea erabaki zuen eta hotz-kamerak, piezakatze gela, tailerrak, biltokiak, bulegoak… zeuzkan 1200m2-ko industria-nabe moderno batean inbertitzea erabaki zuen.

Gaur egun biltegia bigarren solairu batekin bikoiztu egin da eta bertan izozkailu, lehortegi eta produktu onduen maneiurako gela prestatu dira.

Lantalde xume batekin eta puntako teknologiako makineriarekin, Pates Zubia bere produktu aukera nabarmenki haunditu izanataz pozten da.